Arduinori buruzko lantegia

A+ A A-

Arduinori buruzko lantegia

Prototipoak sortzeko elektronika-plataforma ireki bat da Arduino, eta software eta hardware malgu eta erabilerrazetan oinarrituta dago.

Arduinoren munduan murgiltzeko, Vicente Centenok (Chentinox) eta Aitor Sierrak labur-labur azalduko dituzte Arduinoren ezaugarriak, eta Arduinoren programan bertan dauden adibide batzuk erakutsiko dituzte, haren programazio-ingurunea ezagutzen hasteko.

Argi-jokoak, serbo-mugimenduak, tenperatura sentsoreak, prozesaketa... hori guztia, zenbait programazio-ingurune (Ardublock , MiniBLOCK, Scratch…) erabiliz.

Lantegian parte hartzeko, ordenagailu eramangarria izan behar da, Arduino plakaz gainera. Nolanahi ere, 10 plaka banatuko ditugu behar dutenen artean. Lantegi honetan, taldeka esku hartzea sustatuko dugu, denek parte hartu ahal izan dezaten.

Ordutegia: Abenduak 6, 17:00

Hizlariak: Vicente Centeno (Chentinox) eta Aitor Sierra