Tailerrak

A+ A A-

Tailerrak

TAILERREN EGITARAUA*

Larunbata 6

Igandea 7

Astelehena 8

*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake. 

 

iPad-a ekoizpen profesionalerako erreminta gisa

Tailerrean parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Venan Llona

Deskribapena:

iPad-a aisiarako erremintatzat hartzen da, baina mugikortasun-ezaugarriei eta pantailaren neurriari esker (smartphone baino handiagoa), aukera handiak ditu ekoizpen profesional mailan.

Hizketaldi-tailer honen helburua, iPad-ak egunero lanarekin lotutako egiteko profesionaletan benetan zer aukera dituen erakustea da: komunikazioa, agenda kudeatzea, informazioa kudeatzea, proiektuak kudeatzea, etab.

Zer publikori dago zuzendua? 

iPad-a hobeto erabiltzen jakin nahi duten edozein sektoreko profesionalak, betiere lanean ekoizpen erreminta gisa erabili nahi badute.

Web:

http://venan.es/

https://twitter.com/vllona

https://es.linkedin.com/in/venan

http://es.slideshare.net/vllona

Ordutegia: Larunbata, abenduak 6, 10:30-12:30

Igo ^

 

Freelance eta negozio txikientzako sare sozialak

Tailerrean parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Miguel Fernández Arrieta

Deskribapena:

Oro har, Interneten agertzea, eta, zehazki, sare sozialetan agertzea, izan ditzakegun bezeroekin komunikatzeko erreminta da, baita profesionalen eta negozio txikien produktuak eta zerbitzua promozionatzeko aukera ere.

Hizketaldi-tailer honek bitarteko berri horri buruz gehiago irakastea du helburu, horretarako, zer aukera eskaintzen dituen eta horrekin lotuta zer arrisku dauden ikasiko dugu.

Zer publikori dago zuzendua? 

Freenlace eta negozio txikietako arduradunak.

Web:

https://twitter.com/lostinweb20

https://es.linkedin.com/in/miguelfernandezarrieta

http://es.slideshare.net/miguelfernandezarrieta

Ordutegia: Larunbata, abenduak 6, 12:45-14:45

Igo ^

 

Online ospea sortu eta zaindu

Tailerrean parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Jesús Lizarraga

Deskribapena:

Gero eta ekintzaile gehiagok erabiltzen dute internet eta, zehazki, Google, kontratatu nahi dituzten pertsonen inguruan informazioa lortzeko. Ez da nahikoa, dagoeneko, curriculum egokia idaztea. Lana topatzeko interneten nola agertzen garen zaindu behar dugu, baita Google bidez geure buruaz lor daitekeen informazioa ere. Horretarako, guk geuk sortu behar dugu gure online ospea.

Hizketaldi-tailer honen bidez, interneten agertzeko zer erreminta izan daitezkeen erabilgarri ikasiko dugu, baita geure buruaz internetek duen irudia kontrolatzen ikasi ere, enplegua lortzeko orduan aukera gehiago izan ditzagun.

Zer publikori dago zuzendua? 

Online ospeak enplegua bilatzeko orduan nola eragin dezakeen ezagutu nahi duen edonor.

Web: 

https://twitter.com/jl_picard

https://es.linkedin.com/in/jlizarraga

http://es.slideshare.net/jl_picard

Ordutegia: Larunbata, abenduak 6, 15:30-17:30

Igo ^

 

Software Forjak: zer diren eta zertarako diren

Tailerrean parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Iñaki Arenaza

Deskribapena:

Software-forja bat, software lankidetza-garapenerako online plataforma bat da; garatzaileen arteko lankidetza ahalbidetzeko diseinatu da, bai egindako softwarea zabaltzeko, bai horren erabiltzaileei euskarria eskaintzeko.  Forja ezagunetako batzuk Sourceforge, Github edo Google Code dira.

Hizketaldi-tailer honen bidez, software-forjen funtzio nagusiak ezagutuko ditugu, aplikazioak garatzeko orduan zer abantaila eta eragozpen dituen azalduko dugu, eta egun ditugun forjetako batzuk aipatuko ditugu, baita horien arteko aldeak eta kasuan-kasuan egokiena aukeratzeko irizpideak azalduko ere.

Zer publikori dago zuzendua? 

Software libreko proiektuak garatzen laguntzeko software-forjen funtzioak eta abantailak erabili nahi dituzten garatzaileentzat.

Lankidetza-prozesuak hobetu nahi dituzten enpresetako software-garapeneko kudeatzaileentzat eta arduradunentzat.

Web: 

https://twitter.com/iarenaza

https://es.linkedin.com/in/iarenaza

http://es.slideshare.net/iarenaza

Ordutegia: Larunbata, abenduak 6, 17:45-19:45

Igo ^

 

Arduino eta animatronics

Tailerrean parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Deskribapena:

Open Source eta hardware libre kontzeptuen sarrerari esker, zenbait pertsonak produktu berriak egin ahal izango dituzte nahiz eta ezagupen tekniko handirik e zizan. Arduinok elektronika eta softwarea integratzeko modua asaldatu du oso konponbide anitzetan, eta “zuk zeuk egin” edo DIY (do it yourself) Maker mugimenduan finkatu den joera bat da.

Tailer honen bidez, animatronic bidez Arduino proiektu bat nola egin ikasiko dute; objektu horrek zenbait alde mugikor eta sentsore ditu.

Zer publikori dago zuzendua? 

12 urtetiko gorako neska-mutilentzat.

Web: http://camptecnologico.com/

Ordutegia: Igandea, abenduak 7, 10:30-12:30

Igo ^

 

Scratch eta Kinect bidez bideo-jokoak sortzea

Tailerrean parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Deskribapena:

Istorio interaktiboan, animazioak, jolasak, musika eta artea sortzen laguntzen duen programazio-lengoaia bat da Scratch. Massachusettseko Institutu Teknologikoko (MIT) proiektu bat da, eta batez ere haurrentzat da. Helburua, ordenagailuak programatzeko zenbait kontzeptu ikas ditzaten interfaz grafiko errez baten bidez.

Tailer honen bidez, Scratch erabiliko dute programazioa ikasteko, eta bideo-joko funtzional bat egingo dute. Horrez gain, ikasiko dute nola sar dezaketen euren kodean Kinect sentsorea maneiatzeko funtzioak; horri esker, ez dute teklatua edo sagua beharko, Kinect bidez besoaren eta eskuaren mugimendua detektatzen baita.

Zer publikori dago zuzendua? 

9 urtetiko gorako neska-mutilentzat.

Web: http://camptecnologico.com/

Ordutegia: Igandea, abenduak 7, 12:45-14:45

Igo ^

 

Robotikaren abentura

Tailerrean parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Deskribapena:

Gazteenak teknologiaren eta robotikaren munduan sartzeko, hasierako oinarri ona lortu behar dugu, eta, horretarako, LEGO WeDo hezkuntza-erremintarekin egingo dugu lan.

LEGO WeDo oinarrizko eraikuntzako sortarekin, ondo pasatzeaz gain, robotikako oinarrizko zenbait kontzeptu ikasiko dituzte, eta makina-eredu batzuk egin eta programatuko dituzte.

Zer publikori dago zuzendua? 

7-9 urte bitarteko haurrentzat.

Web: http://camptecnologico.com/

Ordutegia: Igandea, abenduak 7, 15:30-17:30

Igo ^

 

Girls&Tech

Tailerrean parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaCamp Tecnológico

Deskribapena:

Teknologiako profesionalen artean argi dagon genero-bretxa digitala dagoela, eta hezkuntza da horren abiapuntua; izan ere, STEM lizentziaturetako (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) ikasleen % 20 baino gutxiago dira emakume, oso sustraituta ditugun zenbait estereotipo eta rol direla-eta. Hori dela-eta, berritzeko eta aldaketa teknologikoaren buru izateko aukera handiak dituen etorkizunetik kanpo gelditzen dira emakumeak.

Teknologia neskentzat ere bada, eta littleBits moduluekin elektronikako eta programazioko proiektu batzuetan arituko dira, etxeko argiak kontrolatuz, ledak, sentsoreak eta soinuak aldatuz, baita ledekin zapatilak eginez ere.

Zer publikori dago zuzendua? 

9 urtetik neskentzat.

Web: http://camptecnologico.com/

Ordutegia: Igandea, abenduak 7, 17:45-19:45

Igo ^

 

10 giltzarri LinkidIni etekin ateratzeko

Tailerrean parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Ane Bilbao

Deskribapena:

Linkedin, ia mundu osoan dagoen sare sozial profesional moduan finkatu da. “Profesionalentzako sare soziala" da. Gure curriculum vitae online jartzeko plataforma bat izatez gain, Linkedin erreminta egokia izan daiteke online gehiagotan agertzeko, gure harremanen sarea finkatu eta handitzeko eta beste profesional batzuekin ezagupenak eta esperientziak trukatzeko.

Hizketaldi-tailer honen bidez, Linkedini buruzko ikuspegi bat eskaini nahi dugu eta newtworking profesionaleko erreminta gisa zer gaitasun duen aztertuko dugu.

Zer publikori dago zuzendua? 

Linkedinen gaitasun profesionala ezagutu nahi duten pertsonak.

Web: 

https://twitter.com/bilbitx

http://es.linkedin.com/in/anebilbaocarrasco

http://es.slideshare.net/anebilbao

Ordutegia: Astelehena, abenduak 8, 10:30-12:30

Igo ^

 

Internet bidez nola erosi eta lasai gelditu

Tailerrean parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Ane Bilbao

Deskribapena:

Ecommercek etengabe garatzen doa, eta gero eta pertsona gehiagok erosten du online dendetan. Dena dela, pertsona askok ere erosi nahiko balute ere, iruzur egingo dioten beldur dira.

Hizketaldi-tailer honen bidez, zenbait aholku eskainiko dira erosketa seguruen eta seguru ez direnen artean bereizteko eta segurtasunez eta lasai erosi ahal izateko.

Zer publikori dago zuzendua? 

Interneten bidez erosteko orduan zer ohiko arrisku dauden eta horiek nola saihestu ezagutu nahi duten pertsonak.

Web:

https://twitter.com/bilbitx

http://es.linkedin.com/in/anebilbaocarrasco

http://es.slideshare.net/anebilbao

Ordutegia: Astelehena, abenduak 8, 12:45-14:45

Igo ^