Zatoz

A+ A A-

Zatoz Araba Encounter-ea

PARTY GUNEA:

OPENGUNEA:

 


 

Noiz

2014ko Abenduaren 6tik 8ra

Non

Iradier Arena (Vitoria-Gasteiz)

Nola heldu

GPS koordenadak:

42.841045,-2.664469

Argibide gehiago:
Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria bisitatu

Gainera, Azkon eta nenok mapa bat prestatu dute Gasteizko leku interesgarriekin.

Igo ^

Akreditazioa

Akreditazioa 5an (ostirala) 16:00tan hasiko da, eta 8an (astelehena) 17:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Akreditatzeko ordutegia

Ostirala 5

  16:00

  22:00

Larunbata 6

  10:00

  22:00

Igandea 7

  10:00

  22:00

Astelehena 8

  10:00

  17:00

Igo ^

Lo egiteko tokiari buruzko informazioa

Party barrutian lo egin ahal izango da, hortarako egongo den atseden gunean, 5eko gauetik hasita 7ko gauerarte. Barrutia 8an utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.

Partehartzaile bakoitzak eman beharko du bere materiala (lozakua, zerria, koltxoneta edo kanping denda).

Erabiliko diren dendak eta koltxonetak ahalik eta tamaina txikienekoak izan behar dute, hau da, erabiliko dituzten pertsona kopuruarekin erlazioa gorde beharko dute.

Ezin izango da baldintza hori betetzen ez duten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.

Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu. Ordea, edozein parte hartzailek goian emandako aholkueri kasorik egin ez eta horrek arazoak sortuko balitu, elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu beharko liokete antolatzaileek. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.

Eta nahiago baduzue hotel batean atseden hartu, Azkon eta nenok prestatutako mapa baliagarri izango zaizue.

Gomendatzen dugu:

DATO 2

http://www.dato2.com
Calle San Antonio, 17
01005 Vitoria-Gasteiz

Check-in prozesua Dato 1 hotelean (Dato Kalea, 28)

 

Lortu ezazu %10ko deskontua!

Egin ezazu erreserba Dato Hotelaren
weborriaren bidez
eta erabili
hurrengo Promozio Kodea:
ARABAENCOUNTER

 

Igo ^

Eguneko sarrerak

Araba Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

Igo ^

Opengune

Gune irekia da: edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez. Eremu honetan hitzaldiak eta erakusketak egingo dira doan, gaurkotasuneko informatika-gaiei buruz, bai eta interesa duen orori teknologia hurbiltzeko tailerrak ere.

OpenGuneko ordutegia:

11:00ak eta 20:00ak bitartean (astelehena 8, 11:00ak eta 17:00ak bitartean).

Argibide gehiago

Igo ^