Hitzaldiak

A+ A A-

Hitzaldiak

Bizkaia FM 100.4

www.euskadigital.net

HITZALDIEN EGITARAUA*

Larunbata 6

Igandea 7

Astelehena 8

*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake. 

 

Errendimendua eta abiadura, bizkortu zure WordPress gunea

Hitzaldian parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Dani Reguera

Deskribapena:

Web bat garatzen dugunean, garrantzitsua da webgune bat azkar kargatzea. Azpiegitura kostuak aurreztekoa eta erabiltzailearen esperientzia ahalik eta gehien hobetzeko, gure webgunea ahal dugun gehien optimizatu behar dugu.

Hizketaldi honetan ikusiko dugu nola optimiza ditzakegu WordPress bidez sortutako webgunean, erraz eta azkar, gure orrialdeek pisu txikiagoa izan dezaten eta kargatzeko denbora laburrago behar dezaten.

Zer publikori dago zuzendua? 

WordPress webgunearen errendimendua optimizatu nahi duten pertsonak; ezagupen tekniko batzuk beharko dituzte.

Web:

https://twitter.com/dreguera

https://es.linkedin.com/in/danireguera

http://es.slideshare.net/dreguera

Ordutegia: Larunbata, abenduak 6, 12:00-13:00

Igo ^

 

“Nire lehen smartphone gida. Praktika onak” aurkeztea

Hitzaldian parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak: Julio Usandizaga / Venan Llona

EnpresaAsociación Internet & Euskadi     

Deskribapena:

Gero eta adingabe gehiago sartzen dira interneten smartphone bidez, eta horrek kezka sortzen du familiengan adingabeen pribatutasuna eta segurtasuna direla-eta. Hori dela-eta, Intertet & Euskadi Elkarteak, Datuak Babesteko Euskal Agentziarekin batera, “Nire lehen smarthpone gida" sortu dute. Gida gurasoentzako da, eta Interneterako konexioa duten mugikorrak era seguruan eta arduratsuan erabiltzeko praktika onak jaso ditu.

Hizketaldi-eztabaida honetan gida aurkeztuko dugu. Gidak zenbait datu jaso ditu gazteek smartphone-ak eta tabletak nola erabiltzen duten jakiteko. Horrez gain, mehatxu nagusiak saihesteko zenbait giltzarri azaldu eta eztabaidatuko dira.

Zer publikori dago zuzendua? 

Interneterako konexioa duen smartphone edo tableta erabiltzen duten seme-alaben gurasoak. Irakasleak eta hezitzaileak.

Web:

Julio Usandizaga

https://twitter.com/juliousandizaga

https://es.linkedin.com/pub/julio-usandizaga-camats/12/313/52a

Venan Llona

http://venan.es/

https://twitter.com/vllona

https://es.linkedin.com/in/venan

http://es.slideshare.net/vllona

Ordutegia: Larunbata, abenduak 6, 13:00-14:00

Igo ^

 

Estatu Batuetan espainiar tresna batekin ekintzaile izatearen esperientzia

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jon Oleaga Guridi

EnpresaVisualbox

Deskribapena:

Silicon Valley: startup teknologiko guztien helmuga. Munduko lekurik lehiakorrenetako batean ekintzaile eta kazetari gisa izan dudan esperientzia. 

Zer publikori dago zuzendua? 

Ekintzaileei bereziki, baina beste edonori ere bai. 

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Jon Oleaga Visualbox-eko zuzendari exekutiboa da, eta ABCko teknologia-saileko kolaboratzailea; gainera, irakasle da EUDE, IE eta San Diegoko Unibertsitateetan. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), eta zenbait master ditu: marketina, terapia, ludifikazioa (MBA), programazioa eta diseinua. Kudeaketa- eta garapen-eremuetako ardura-postuak bete ditu Vocento Taldeko hainbat sailetan (hoyTecnología, Qué.es, PuntoRadio.com), eta Nuez-eko marketin-zuzendaria izan da (Bankinter Taldea). 

Bideoa:

https://vimeo.com/108238234

Web:

www.visualbox.net

@thevisualbox

Ordutegia: Larunbata, abenduak 6, 14:00-15:00

Igo ^

 

Bloga marketineko tresna gisa

Hitzaldian parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Miguel de Andrés Frías

Deskribapena:

Bezero izan daitezkeenekin komunikatzeko kanal bat da internet eta, hortaz, profesionalen eta negozio txikien produktuak eta zerbitzuak promozionatzeko aukera eskaintzen du. Horretarako erabil daiteken erremintetako bat bloga da.

Hizketaldi honen bidez jakingo dugu blogak zer aukerak dituen markaren sorrera sustatzeko, bezeroak fidel bihurtzeko eta negozio txiki bat promozionatzeko.

Zer publikori dago zuzendua? 

Blog batek nola lagun dezakeen jarduera garatzen eta handitzen ezagutu nahi duten freenlance-ak eta negozio eta denda txikietako arduradunak.

Web:

http://lostinamsterdam.org/

https://twitter.com/migueldeandres

https://es.linkedin.com/pub/miguel-de-andr%C3%A9s-fr%C3%ADas/27/1b4/273

Ordutegia: Larunbata, abenduak 6, 17:00-18:00

Igo ^

 

Mahai-joko bat huts-hutsetik merkaturatzea

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Leandro Pérez Alcalá

Enpresa: Snake Eyes Games, Cycling Party jokoa sortu duen argitaletxea

Deskribapena:

Mahai-joko bat huts-hutsetik merkaturatzearekin lotutako alderdi guztiak landuko ditugu. Jokoa sortzea, aztertzea, ekoiztea, finantzatzea, crowdfunding-a eta hitzaldira bertaratuek jakin nahi duten guztia. Prozesu hori guztia Cycling Party jokoaren adibide errealarekin osatuko dugu. Azalpena amaitu ondoren, partida batzuk jokatuko ditugu, erakustaldi gisa, eta jokoa erosteko aukera ere izango dute parte-hartzaileek.

Zer publikori dago zuzendua? 

Mahai-jokoen zaleei, batik bat. Baina orobat izango da interesgarri ekintzaile ororentzat eta finantza-aukeren berri izan nahi dutenentzat. Arreta berezia emango zaio crowdfunding-ari, Cycling Partyk 26000 $ lortu baititu Kickstarter plataformaren bidez.

https://www.kickstarter.com/projects/1478683162/cycling-party-the-most-realistic-cycling-board-gam

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

  • Kudeaketa informatikoko ingeniari teknikoa, Deustuko Unibertsitatea, 2002-2005.
  • Informatikako ingeniaria, Deustuko Unibertsitatea, 2005-2007.
  • Lan-esperientzia:
    • Bazkide fundatzailea "Snake Eyes Games" argitaletxean. Crowfunding bidez merkaturatu du lehenengo produktua: "Cycling Party".
    • Cycling Party"ren master bertsioa kontrolatzen duen kudeaketa-softwarearen garatzailea.
    • Sei urteko esperientzia ERP/CRM soluzioak pertsonalizatzeko eta ezartzeko lanean.
    • "2013ko Araba Ekinean" lehiaketako irabazlea. Ekintzaileen proposamenik onenak saritzen ditu lehiaketa horrek.
    • "Yuzz" lehiaketako finalista. Gazteen ideia teknologikoak saritzen ditu lehiaketa horrek.

Bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=EKr3ulVzTBo

Web:

www.cyclingparty.com 

https://www.facebook.com/pages/Cycling-Party/424911707584649

https://twitter.com/CyclingParty

Jokatzen ikasteko APPa:

Ordutegia: Larunbata, abenduak 6, 18:00-20:00

Igo ^

 

Web scraping: internetik informazioa atera

Hitzaldian parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Juan Riaza

Deskribapena:

Web scraping, web batetik modu automatikoan informazioa ateratzeko teknika bat da, oro har, egiturarik gabeko datuak lortzeko eta datu horiek informazio egituratu bihurtzeko. Scrapingeko ohiko erabilerak ondokoak dira: webguneetan egiten diren aldaketak antzematea eta ecommercen erosten dutenentzat prezioak lortzea.

Hizketaldi honetan, web scrapingi buruzko sarrera egingo dugu, zergan datzan eta teknika horrek zer aplikazio dituen jakitearren.

Zer publikori dago zuzendua? 

Programatzaileak eta, oro har, web scarpingi buruz zerbait jakin nahi dituzten profil teknikoko pertsonak.

Web:

https://twitter.com/juanriaza

https://es.linkedin.com/in/juanriaza

https://github.com/juanriaza

Ordutegia: Igandea, abenduak 7, 13:00-14:00

Igo ^

 

Nola egiten duzue python gabe? PyJutsu gizakientzat

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Yuri Numerov

Deskribapena:

Programazio informatikoaren eta Python programazio-lengoaiaren hastapenak. Lengoaia hori eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko nola erabil daitekeen aztertuko da batez ere.

Zer publikori dago zuzendua? 

Programazioan esperientziarik izan gabe edo beste lengoaia batzuk soilik azaletik ezagutuz programatzen ikasi nahi duen edo Python-en aukerak ezagutu nahi dituen edonori.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Python-en erabiltzailea eta informatika-ikaslea.

Web: http://Achi.se

Ordutegia: Igandea, abenduak 7, 17:00-19:00

Igo ^

 

Mahai-jokoak lehia dezakete bideo-jokoekin?

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Josu Guinea Unzalu

Enpresa: La guarida del trasgo S.C.

Deskribapena:

Entretenimendu-industriaren bi adar izango ditu hizpide: batetik, bideo-jokoa (adar elektronikoa), eta, bestetik, mahai-jokoak (adar klasikoagoa). Bien ezaugarriak eta gabeziak azalduko dira, eta biak bateragarri direla nabarmenduko da.

Zer publikori dago zuzendua? 

Publiko orokorrari; ez da eduki espezializaturik emango.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Editore, "La guarida del trasgo"n.

Zuzentzaile, "Hollowpoint" eta "¡Los Kobolds se han comido a mi bebé!" jokoetan.

Ekitaldi kulturalen antolatzaile eta laguntzailea.

Mahai-jokoen ohiko jokalari eta zuzendaria.

Web: www.laguaridadeltrasgo.es

Ordutegia: Igandea, abenduak 7, 19:00-20:00

Igo ^

 

Nola ekin web proiektu bati ahaleginean hil gabe

Hitzaldian parte hartu nahi baduzu eman ezazu izena hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Iñaki Lakarra

Deskribapena:

Enpresa askok kanpoko presioak izan dituzte enpresaren web bat izateko. “Ez duzu webik? Noiz egingo duzu weba?”, bezeroek halako galderak egiten zizkieten. Ondorioz, askok web proiektua egiteko lana azpikontratatu dute zenbait oinarrizko alderdi kontuan izan gabe, ondokoak, besteak beste: webaren helburuak, publiko-merkatu objektiboa, lortu beharreko konbertsioak etab.

Hizketaldi honetan aztertuko dugu zer alderdi izan behar diren kontuan gure weba egin edo aldatzeko orduan eta, horretarako, adibide batzuk aztertuko ditugu, batzuk onak, eta beste batzuk txarrak.

Zer publikori dago zuzendua? 

Enpresa edo negoziorako webaren diseinua kontratatzeko prozesuan ari diren ETE edo negozio txikietako arduradunak.

Web:

https://twitter.com/ilakarra

https://es.linkedin.com/in/ilakarra

http://es.slideshare.net/ilakarra

Ordutegia: Astelehena, abenduak 8, 13:00-14:00

Igo ^