Araba Encounter izen-ematea
Aurten 412 leku izango ditugu ordenagailuak jartzeko.
Sarrerak, ordenagailu jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.
Prezioa: 30 €
Aurretiko izen-emate data: Urriaren 27tik aurrera.
Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik.
Erreserba data: Osteguna, Azaroak 6, goizeko 10:00tan.
Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.-ekin.
ERRESERBA EGITEKO PAUSUAK
1.- ERREGISTRATU
Erabiltzaile berri bat sortu (aurretik sisteman erabiltzailea dutenek ez dute berriro alta eman behar).
2.- SARTU ETA AURRETIKO IZEN-EMATEA EGIN
Saioa hasi. Erreserba sistema hasita badago, edizio berrirako izena-eman, hortarako dauden datuak betez (“Zure erreserba” atalean).
3. ERRESERBA EGIN
Hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko:
TALDEKA
Talde kudeatzailea izango da antolakuntzaren mintzakidea. Pertsona arduraduna talde kudeatazilea izatea nahi ez baduzu, EZ egin taldeko erreserba.
- Taldekide bakoitzak aurretiko izen-emate fitxa bete behar du.
- Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
- Lagunak taldera elkartuko dira, kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
- Erreserba sistema hasten denean, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako erreserba gauzatuko du. ‘Erreserba egoera’ taulan ‘Taldearen erreserba egin’ aukera egongo da hortarako. Hau egindakoan ezin izango da inor gehiago taldera elkartu, beraz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.-ra idatzi taldea nahi gabe itxi bada.
- Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du. Ordainketa txartel bidez edo banku-transferentzia (edo diru-sartze) baten bidez egin daiteke, Kutxabank eta ING entitateetan. Ordainketa burutzeko beharrezko datuak erreserba egiterakoan azalduko dira.
- Antolakuntzak lekuen esleipena egingo du eta taldearen kudeatzaileari jakinaraziko dio.
- Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du, taldearentzako aukeratutako lekuetatik (aurretiko izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi badu).
BANAKAKO ERRESERBA
- Aurretiko izen-emate fitxa bete.
- Erreserba sistema hasten denean, erreserba gauzatu. ‘Erreserba egoera’ taulan ‘Erreserba egin’ aukera egongo da hortarako.
- Ordainketa egin. Txartel bidez edo banku-transferentzia (edo diru-sartze) baten bidez egin daiteke, Kutxabank eta ING entitateetan. Ordainketa burutzeko beharrezko datuak erreserba egiterakoan azalduko dira.
- Antolakuntzak lekuen esleipena egingo du eta jakinaraziko dizu. (aurretiko izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi baduzu).
Aurreko moduetatik edozein erabilita ere, partyan esertzeko lekua, dagokion erreserba jaso eta ordainketa konfirmatu ondoren bakarrik izango duzu.
Leku aukeraketa
Lekuen aukeraketa antolakuntzak burutuko du, leku erabilgarriaren optimizazioaren mesedetan.
Sarreren buelta eskatze prozedura
Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.
Itzulketak, baja baieztatua izan den dataren arabera egingo dira:
- Azaroaren 25a bitartean, 18 € itzuliko dira.
- Azaroaren 26tik Abenduaren 1a bitartean, 8 € itzuliko dira.
Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCIÓN" hitza adieraziz.