Argazki lehiaketa
Aurten lehiaketa honetarako aukeratutako gaia “Luces y Sombras” da eta argazkia Iradier Arena instalazioetan edo inguruan aterata egon beharko da, betiere partyari buruzko elementuren bat edukiz.
Ez dago beste mugarik, irudiaren tamainari, kolore-teknikari edo sakontasunari dagokionik. Dena dela, kontuan izan irudiak ez direla pantaila erraldoi batean aztertuko, beraz ez da beharrezkoa fitxategi handiegiak izatea.
Igandeko 19:00ak baino lehen igo behar da emaitza Intranetera (gehienez 3 argazki partehartzaile bakoitzeko).
Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.