Euskal Chef
Agian, pentsatuko duzu sukaldeko erregea zarela urdaiazpiko-sandwich ziztrin bat egiteko gai zarelako. Edo cateringa aukeratzen duzu agian...
Bada, jaten bezalaxe sukaldean ere gozatzen duzuenontzat, eta Gasteiz 2014ko Gastronomia Hiriburua izendatu izanari keinu eginez, lehiaketa bat aurkezten dizuegu, EUSKAL CHEF! Larunbateko gauerdian.
Ikusi nahi dugu zer egiteko gai zaren guk emandako lau osagai erabiliz. Ez duzu jakingo zein diren ematen dizkizugunera arte. 30 minutu izango dituzu janaria prestatu eta aurkezteko. Saioa hasi arte ez da jakinaraziko zein plater prestatu behar den. Patatak paper garrantzitsua izango duela bakarrik aurreratu dezakegu.
Epaimahai aditu batek probatuko ditu zuek sortutako platerak, eta gau horretan bertan aukeratuko da irabazlea, Araba Encounterreko mantala janzteko ohorea izango duena. Bilatu laguntzaile on bat eta apuntatu zaitez! 10 binakako plaza bakarrik daude!
Gero, plater irabazlearen errezeta zaharra argitaratuko dugu, denok etxean goza dezazuen.