Marrazketa “analogikoa”
Ez bazara ondo konpontzen tableta grafikoekin eta Luis Royoren parekoa zarela uste baduzu, hartu arkatza eta papera. Agertokian izango gaituzu zain. Hiru gai emango dizkizuegu marrazteko, eta 15 minutu soilik izango dituzue itzuli bakoitzean.
Nork jasoko du party honetako Jan Van Eyck izendapena? Lehiaketa larunbatean 17:30tan izango da.
Oharra: Ez legoke gaizki marrazteko euskarri gisa erabiltzeko zerbait eramatea. Lurrean etzanda marrazteak glamourra 20 puntu jaisten du! Edo 20 puntu igo kale-artista gisa xD