Fastmugikormetraia

A+ A A-

Fastmugikormetraia

Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte! Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe.

Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, ostiral arratsaldean guk emandako gai baten inguruan, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu (adi egon Intranetari). Iraupena, 4 minutu gehienez izan beharko da (gehiago luzatzen bazarete ere lehendabiziko 4 minutuak bakarrik baloratuko dira). 

Zuen laburmetraiak, originalak eta beste inon ikusi gabekoak, zerbitzarira igo beharko dituzue Intranetaren bidez, igandeko 19:00ak baino lehen.

Bereziki originaltasuna eta gidoia baloratuko ditugu, eta baita kalitate teknikoa ere. Gogoan izan fotomuntaiak, 3D elementuak eta digitalizazioak sorburu dituzten marrazkiak ez direla onartuak izango.

OHARRA: Azpitituluak derrigorrezkoak.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua, baita zuen ekoizpenaren izenburua ere. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.